Coromandelgo penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°50′S 175°35′E / 36.83°S 175.58°E |
Ur-gorputza | Bay of Plenty eskualdea Hauraki Gulf / Tīkapa Moana (en) Firth of Thames (en) |
Leku geografikoa | Ipar uhartea |
Coromandelgo penintsula (ingelesez: Coromandel Peninsula; maorieraz: Te Tara-O-Te-Ika-A-Māui[1]) Zeelanda Berriako penintsula da, Ipar uharteko ipar-mendebaldeko kostaldean dagoena.
Waikato eskualdearen zati hau Plentyko badiaren mendebaldeko muturretik 85 km iparraldera hedatzen da, Hauraki golkoa eta Thamesko estuarioa bezala ezagutzen den badia (Ozeano Bareko uretatik mendebaldera, ekialdean) babesten dituen hesi natural bat eratuz. Punturik luzeenak 40 km neurtzen du.
Biztanleria Hauraki golkoko eta Plentyko badiako kostaldeen ondoan biltzen da. Zeelanda Berriko hiririk handiena, Auckland, golko horretako kostaldean dago, 55 km mendebaldera. Penintsula argi eta garbi ikusten da Aucklandetik, eguraldia argi dagoenean.